XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) andera maitagarriarentzako zuzenbidea dakar.

MACB.- Gerturik ez gengozanazkero gure biotz ona izan da gure utsen betagarri ta ordeazko; baña otoz-otokorik izan ezpa'litz agerraldia, gurariak bere kontura lan egin izango eukean.

BANK.- Ondo dago Arako iru sorginakaz ames egin dot bart; egi-izpiren bat erakutsi eutsuen aik zuri.

MACB.- Yaramonik eztautset egiten nik; orraitiño, astirik ba'dogu ta zu orretarako gertu ba'zengoz berbalditxoen bat egin gengike orretzaz.

BANK.- Zeuk gura aña luzaro ta atsegin atseginez.

MACB.- Danean dala, zure omenerako izango da, nire gurarien alde yarri ba'zadiz.

BANK.- Olan dala, bape eztot galtzen omen ori geituten nabilen bitartean; baña bein-beinean azke dot biotza, eta zindo ta garbi zintzotasuna.

Onurik artuko dot.

MACB.- Bitartean ondo lo egin.

BANK.- Eskarrik asko, youn; bardin zeuk be.

(Alde BANKUO'k eta FLEANCE'k).

MACB.- Oa ta ire etzandereari esaiok txilina yo dagiala nire edabea gertau dagianean.

Oera oa i.

(Alde otseñak).

Sastakaia ete da emen nire aurrean dakustana, kirtena niganantza dauela?

Aurrera mutil! eldu bear dauskat.

Ez aut oraindik eta orraitiño, ikusi oinganik akust.

Ikuskai itzai ori, beste sentzunentzako ezeta, ikusmenak bakarrik oartutekoa eta az?

Ala, irudimen utsak sorturiko sastakaia ete az, guzur utsa, garaunen beroaren beroak asmaua?

Oraindik ba-akusi ikusi ta oraintxe zorrotik ateraten dodan au langoxe ukagai az antzez.

Neuk neroan bidea erakusten daustak eta olangoxe iskillua erabilteko nintzoan.

Edo beste zentzunen yostallu, edo beste guztiak batera añako dira nire begiak; oraindik be ba-akust, bai eu, bai ire ago ta kirteneko odol-tantakadak be, baña len ez oneik.

Eztok olangorik.

Nire egikizun odoltsuna da ori nire begiai iragarten dautsena.

Ilik dirudie orain munduaren erdikineko izakiak, eta ames zitalak iñondiko barrabaskeriak egiten dautsoez errezel-ostean dagon loari.

Orain daragoioe sorginak Hekate'ri 2 Hekate, su-lezetan agintza andiko andera, Birgili'k caeloque Ereboque potentem (Enearena VI, 247), bai ortzean, abi sulezan altsu ereisten dautso. opariak egiten; (...)